XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
MIREN - Eta, zer esan behar diet?
D. F.- (Pentsati). Esan?. Ea... A, bai!. Igo dadila atezaina.
MIREN - Kasimiro?. D. F.- Bai igo dadila Kasimiro. Hark egin dezake nire ordezko bezala.
MIREN - (Beldurrez). Baina, don Floripondio, Kasimirok ez daki deus medikuntzaz.
D. F.- Bueno, Segurokoak tratatzeko ez da asko jakin behar.
MIREN - Baina, Kasimiro analfabeto da. Ez daki irakurtzen ez idazten.
D. F.- (Eskuak mugituz). Berdin da, berdin da... Ala, zoaz Kasimiroren bila.
(Miren irtetzen da).
D. F.- (Paperak erabiliz). Jesus, Jesus. Hainbeste lan!
Ez dakit nola erresistitzen dudan.
(Miren eta Kasimiro sartzen dira. Kasimirok gizon baldarraren itxura du).
MIREN - Don Floripondio, hemen duzu Kasimiro.
D. F.- (Zutituz). Bueno, Kasimiro, zatoz hona.
(Kasimiro pausu baldarrez hurbiltzen zaio).
D. F.- Mesede bat egin behar didazu, Kasimiro.